- Turismo-dinamizaziorako planen bitartez eskualdeko turismo-garapena sustatzea.
- Eskualdean turismo-sektorearekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden eragile publiko eta pribatuekin elkarrekin lan egitea.
- Mahai instituzionala: Eskualdeko udaletxeek parte hartuko dute. Gipuzkoako zein EAEko beste Turismo mahaiekin elkarlanean arituko da.
- Turismo mahaia: Eskualdeko eragile turistiko publiko-pribatuek osatuko dute. Hauen iritziak nahiz proposamenak jaso (urteko plangintza, eskualdeko plan estrategikoa…) eta onartutako ekintza proposamena mahai instituzionalera pasako ditu.
- Mahai azpi-sektorialak: Subsektore turistiko pribatu desberdinetako eragileek osatuko dute.
Hurrengo asteetan talde eragileak mahai instituzionala eta turismo mahaia osatu nahi ditu. Behemenditik eskualdeko eragile turistiko desberdinei dei egingo diete, eskualdeko turismo-garapena sustatzeko.
Argibide gehiago:
Gai honen inguruan informazio gehiago:
Behemendi
Ainhoa Amundarain
656 705 243
behemendi@telefonica.net