Poxta Zaharreko kideak: "Badatoz 2011ko Samielak!"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 6a, 16:50

“Aurtengo Poxta Zaharren egitaraua osatzeko gogotik aritu gara lanean udaran zehar, eta festetan ere dena ondo atera dadin lanean ariko gara. Gure hasierako helburua gazteei begirako festak antolatzea bazen ere, urtetik urtera, adin tarte guztietako herritarrek parte hartzen duzue antolatzen ditugun ekintzetan. Eskertzekoa da zuen jarrera, eta gure egitarauari ematen diozuen kolorea.
Festek, ez dutela adinik uste dugu eta, era berean, adin guztietako herritarrak elkarrekin ibiltzeak egiten dituela festa batzuk handi. Horregatik, guk antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatzearekin batera, festez goza dezazuen opa dizuegu.  Hartu festa hauetan Miela bizkar gainean, eta egin dezagun denok batera topa! GORA SAMIELAK!!!”.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!