Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez. Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria.
Emanaldira joan nahi dutenek afarirako txartelak aurrez erosi beharko dituzte. Jadanik salgai daude 25 euroko prezioan.
Urnietan: Xauxar eta Kantoi tabernetan, Iñistorra elkartearen lokalean, Lekaio kultur etxean eta Oianume jatetxean. Salgai irailaren 22ra arte.
Hernanin Oindi tabernan eta Andoainen, Ernaitza liburu-dendan. Bi tokietan salgai irailaren 20a arte.