G-puntua abiatzear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 6a, 16:14

Gipuzkoako bertsolari txapelketaren fase erabakigarria, udazkenekoa, hastear da. Eta eskualdean hasiko da gainera: Andoainen. Bertan estreinatuko da Amaia Agirre bertsolari billabonatarra. Hitzordua: Irailak 17, larunbata. 17:30etan, Bastero Kulturgunean. Bertsolariak: Amaia Agirre, Mantxi, Manu Goionaga, Ane LAbaka, Ander Lizarralde eta Iñigo Eizagirre.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!