Datorren ostegunean, hilak 8, Getxo Folk jaialdiaren baitan, emanaldi berezia eskainiko du Oinkari dantza taldeak. Korrontzi eta Oinkariren elkarlanari hirugarren laguna gehitu zaio azken egunetan, Igor Yebra dantzaria hain zuzen.
Korrontzi & Igor Yebra & Oinkari taldeek "Urratsa" ikuskizuna aurkeztuko dute Getxon eta sorpresaren bat ere gordea dutela aurreratu digute. Emanaldi berezi hau ostegunean izango da, iluntzeko 21:00etan Areeta karpa gunean. Sarrerak www.bbk.es web gunean eskura daitezke, 8 euroren truke: