Ernioko erromeria, iraileko igandeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ira. 2a, 16:53

Igande honetan hasi eta iraila amaitu arteko igande guztietan, festa nagusituko da Ernio mendian eta baita Zelatun magalean ere. Urte luzetan bizirik dirauen tradizioak ehunka mendizale bilduko ditu bere baitan aurten ere. Hilabete osoan zehar lau aukera izango dira bertara gerturatzeko: irailak 4, 11, 18 eta 25.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!