Abuztuaren 28an hasi zen Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Saria. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatutako hitzordu honekin abiatu da 2011-2012 denboraldia, txapelketa ofizialetan lehendabizikoa hauxe izango baita. Jakina den bezala, erreboteko espezialitatean jokatzen da nagusien kategorian.
Edizio honetan Euskal Herriko bost taldek hartuko dute parte. Horietatik hiru Gipuzkoakoak dira: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Gainontzeko biak Lapurdikoak dira: Kapito Harri (Uztaritze) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune).
Bost taldeak multzo berean ariko dira eta txapelketa bi fasetan banatuko da. Lehendabizikoan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute taldeek, abuztuaren 28an hasi eta irailaren 25a bitartean.
Ligaxkan lehen postuan sailkatutako taldea finalera igaroko da zuzenean
Eta bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak elkarren aurka jokatuko dute finalaurreko modukoa. Urriaren 2an izango da aipatutako finalaurrekoa. Eta finala, azkenik, urriaren 9an jokatuko da.
Partida denak Villabona, Oiartzun eta Zubietako plazatan jokatuko dira baina finala Oiartzunen izango da aurten.
Azkeneko denboralditan bezala, Kutxak babestuko du XLVIII. Enrique Abril Errebote Txapelketa.
Enrique Abril Txapelketa
Ligaxkako partidak
IRAILAK 4 IGANDEA
Behar Zana-Txost
Villabonan, 11:00etan
Kapito Harri-Luzaz Gazte
Zubietan, 11:00etan
IRAILAK 11 IGANDEA
Txost - Luzaz Gazte
Oiartzunen, 11:00etan
Zubieta-Behar Zana
Zubietan,11:00etan
IRAILAK 18 IGANDEA
Zubieta-Kapito Harri
Zubietan, 11:00etan
Behar Zana-Luzaz Gazte
Villabonan, 11:00etan
IRAILAK 25 IGANDEA
Behar Zana-Kapito Harri
Villabonan, 11:00etan
Txost-Zubieta
Oiartzunen, 11:00etan