Ondoko idatzia igorri dute Oinkari dantza taldeko kideenk: "Oinkari dantza taldeak urtero burutzen dituen dantza ikastaroak martxan jartzera doaz. 11 hilabeteko ikasturte berri hau datorren astelehenean jarriko da abian eta guztira 305 dantzarik eman dute izena. Bertan 3 urtetik gorako dantzariak izango ditugu eta azpimarratu azken urteetan indarra hartzen ari den "Helduen Taldea" ere osatu dela.
Ordutegiak ikusi nahi izan ezkero sartu www.oinkari.net web orrira eta "albisteak" atalean dituzue eskuragarri. Gogoratu oraindik izena eman ez dutenek aukera dutela 660139380 telefono zenbakian".