Abuztuaren 29tik irailaren 6ra kirol ekintzatan parte hartzeko izen ematea zabalik izango da Andoaingo kiroldegian. Goizez eta arratsaldez egin behar da izen ematea, kiroldegian bertan. Izena eman dutenen artean zozketa egingo da irailaren 12an.
Kirol ikastaroen ikasturtea irailaren 19an hasiko da. Igeriketa, aldiz, urriaren 3an.
Informazio gehiago Allurralde kiroldegian bertan, 943 300 147 telefono zenbakian.