Balkoi lehiaketa Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abu. 29a, 12:40

Balkoi lehiaketa abian da Zizurkilen. Antolatzaileek abuztuaren azken astean argazkiak aterako dizkiete balkoi politenei eta ondoren Atxulondo Kultur Etxean jarriko dituzte ikusgai irailaren 1rtik 7ra bitartean. Bertan bozkatu ahal izango da lehiaketako irabazleak aukeratzeko. Hiru sari banatuko dira guztira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!