San Bartolome eguna ospatzen ari dira Larraulen

Abuztuak 24. Eguraldi bustiarekin bada ere, San Bartolome eguna ospatzen ari dira Larraulen. Euriaren ondorioz, bederatzi txirrindulari soilik animatu da Asteasutik Larraulgo igoeran parte hartzera. Eguerdian jende asko bildu da, ordea, Katillutxolo elkartean herritarrei eskaini zaien hamaiketakoan. Ahari joko erakustaldia izan da ondoren Antton Amonarriz kultur etxearen kanpoko zelaian. 

Argazkiak

Arratsaldean ere jarraituko du festak. 18:00etan idi probak izango dira plazan. 20:00etan erromeria Solano eskolako kideekin eta 22:30etan dantzaldia Lidia eta Xabier taldearekin. Iluntzean zozketatuko da udaletxearen aurrean elikagai goxoez beteta dagoen karretila. Errifak egunean zehar erosi ahalko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!