Aizkardirekin Pirinioetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abu. 24a, 13:27

Irailaren 17-18 asteburuan Pirinioetara irteera egingo dute Aizkardi mendi taldeko kideek. Larunbata 17an Pont d'Espagnetik abiatu eta la Faixa tontorrera igoko dira (2664m), gero Respumosoko aterpera jaisteko. Igandea 18an Arrieleko urtegira abiatu eta Lavedan (2615m) portura igoko dira. Egun bakoitzeko ibilaldiak zazpi ordukoak izango dira gutxi gorabehera. Izena emateko: 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da (20:00-22:00) edota Aizkardi mendi elkartean abuztuaren 29tik irailaren 15era. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!