Giro ederrean doaz Zizurkilgo Amabirjin jaiak. Atzo ospatu zen jaietako egun handia. Meza Nagusia, Txan magoaren emanaldia, trikitixa txapelketa, sagardo dastaketa eta bertsolarien saio arrakastatsua izan zituzten gozagarri herritarrek, gauean berriz, Ingo al deu taldearen erromeria izan zen.
Herri kirolak izango dira gaurko protagonista nagusiak. Eguerdian, Aimar Irigoien eta Unai Bertitz arituko dira eta aizkoran, Azurmendi eta Irazu, Otaño eta Otaegiren aurka lehiatuko dira. Arratsaldean berriz, idi probak egingo dira.
Oilasko afariaren ondoren, mozorro gauarekin emango zaie amaiera aurtengo jaiei.