Haurren eguna gaur Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abu. 13a, 19:26

Eguerdiko 12.00etan, haurren krosak eman dio hasiera gaurko jai egitarauari. Gogotsu aritu dira herriko gazteak korrika eta saioa amaitzeko, gurasoen arteko lehia bizia ere izan da ikusgai. Plazara bideratu dira ondoren haurrak. Bertan zituzten zain buruhandiak eta San Millan eskolako guraso elkarteko kideek prestatutako jokoak.

Haur guztiek elkarrekin bapo bazkaldu ondoren, puzgarriak eta tailerrak izango dituzte gozagarri arratsalde osoan zehar. Bihar, herritarren arteko herri kirol lehia izango da eguneko protagonista. Zizurkil goiko gazteak, Elbarrenakoen aurka arituko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!