Lesmes Mujika herritarrak piztu du txupinazoa Iriarte etxeko balkoian. Plazan bildutako jendeak txalo artean hartu du Lesmes eta pozik entzun dute jaien hasierako suziria.
Oilasko jokoa egin dute gazteek eguerdian eta fandango eta arin arina dantzatu ondoren, elkarrekin bazkaltzera erretiratu dira.
Arratsaldean, haurren pilota partidak eta katerik gabeko bizikleta jaitsiera daude aurreikusita eta gauean, herri afaria egingo dute plazan. Laiotz taldearen erromeriak emango dio amaiera jaietako lehen egunari.
Bihar, larunbata, umeen eguna ospatuko dute Zizurkilen; krosa, buruhandiak, jolasak, bazkaria, puzgarriak... egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute txikiek. Helduek berriz, mus txapelketa, zimiterioko pilota txapelketa, Gugaz taldearen emanaldia eta Dj Bull izango dituzte gozagarri.