II. San Ignazio giza proba sarian Aiztondokoak izan ziren irabazleak. Talde bakoitzak 950 Kg-ko harriari tira egin zion 20 minutuz. Urretxu, Orio eta Aiztondokoak izan ziren partaideak. Aiztondokoek, garaileak, 600 euroko saria jaso zuten. Bigarrenak oriotarrak izan ziren eta 400 euroko saria jaso zuten. Azkenik; hirugarrenak, urretxutarrak, 300 euroko saria lortu zuten. Hona hemen talde bakoitzak lortutako emaitza: