Bilduk prentsaurrekoa deitu du Alkatearen aurkako mehatxuak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abu. 4a, 15:30

Ana Carrere Zabala Andoaingo alkateak azken asteetan jaso dituen mehatxuen berri eman eta haiek salatzeko prentsaurrekoa deitu du Bildu koalizioak. Izan ere, Ana Carrere mehatxuak jaso zituen lehenetakoa izan zen. Bereziki, bizkartzainen afera piztu zenetik.

Bildu koalizioak agerian utzi nahi ditu mehatxuak. Eta Lasarteko alkatearen aurkakoak salatu zituen bezala, Andoaingo alkatearen aurkakoak ere salatuko dituzte.

Prentsaurrekoa:
Abuztuak 5, ostirala. 11:00, Andoaingo udaletxeko pleno aretoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!