Onddo gazte asanbladak gaur eguerdirako aurreikusita zeukan baltsa jaitsiera igandera atzeratzea erabaki du eguraldi txarragatik. Hala ere, gazte egunak aurrera egin du eta bazkari jendetsua izan da Berdura plazan. Duela denbora gutxi hasi da Orkesta Nacional kalez kaleko emanaldiarekin. Giro polita dago, haiekin bat egin nahi duen guztiarentzat. Gauean, Canteca de Makao, 121 Krew eta Jostion taldeen txanda izango da.
Era berean, goizeko arte tailerrean haurrek egin dituzten autoak ere kalez kale dabiltza arratsaldean zehar.