Santana eguneko ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 27a, 13:27

Santa Ana eguna, jubilatuen eguna izan zen atzokoa. Eskulanen erakusketaz gain, bazkaria eta dantzaldia izan zituzten. Arratsaldean hainbat kirol ekintza ikusteko aukera izan zen. Besteak beste, herritarren arteko mus txapelketa, Villzbona-Zubieta taldeen arteko errebote partida edota gazte nahiz helduagoen eskutik harrera beroa izan zuen I. Toka txapelketa. Gauean Oinkari dantza eskolaren emanaldiak ikusle ugari izan zituen.

Argazkiak

Gaurko egitaraua:

10:30 Haurrentzako tailerra.

11:00 Arte tailerreko kideen eskulan erakusketa.

12:00 Koadrilen arteko baltsa jaitsiera, udaletxe atzetik Zubimuxura, Onddo gazte asanbladak antolatuta.

14:00 Gazte bazkaria Berdura plazan.

16:30 Txirrindulari lasterketa herrikoia.

17:00 Orkesta Nacional taldearekin poteo kalejira.

17:00 Haur tailerrean egindako auto berriaren erakustaldia.

17:30 Korri, Xalto eta Brinklo pailazoak Arroako plazan.

19:00 Erraldoi eta buruhandiak Loatzo musika eskolako trikitilariekin.

19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa Txermingo ikastola azpian, Zunbeltz elkartearen eskutik.

21:30 Bokata afaria Errebote plazan, Onddo gazte asanbladaren eskutik.

23:00 Kontzertuen gaua: Canteca de Makao, 121 Krew eta Jostion taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!