Santana eguneko ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 27a, 13:27

Santa Ana eguna, jubilatuen eguna izan zen atzokoa. Eskulanen erakusketaz gain, bazkaria eta dantzaldia izan zituzten. Arratsaldean hainbat kirol ekintza, besteak beste, kirol ekintza ugari ikusteko aukera izan zen. Gauean Oinkari dantza eskolaren emanaldia.

Gaurko egitaraua:

10:30 Haurrentzako tailerra.

11:00 Arte tailerreko kideen eskulan erakusketa.

12:00 Koadrilen arteko baltsa jaitsiera, udaletxe atzetik Zubimuxura, Onddo gazte asanbladak antolatuta.

14:00 Gazte bazkaria Berdura plazan.

16:30 Txirrindulari lasterketa herrikoia.

17:00 Orkesta Nacional taldearekin poteo kalejira.

17:00 Haur tailerrean egindako auto berriaren erakustaldia.

17:30 Korri, Xalto eta Brinklo pailazoak Arroako plazan.

19:00 Erraldoi eta buruhandiak Loatzo musika eskolako trikitilariekin.

19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa Txermingo ikastola azpian, Zunbeltz elkartearen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!