Frantziako Tourrera bi bidaia eta helburu berbera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 26a, 20:24

"Uztaileko lehenengo asteburuarekin batera, txirrindularitzaren probarik politenetakoa hasi zen Frantziako errepideetan zehar. Gauza jakina da, euskaldunak, beti izan dugula, halako maitasun berezia kirol honekiko. Gure Herri txiki honetan makina txirrindulari handi hazi eta heziak izan dira".

Jarraipena:

"Zizurkilek, aspaldidanik du lotura estua txirrindularitzarekin. Gogoratu besterik ez dago, 80-90. hamarkadetan Orbea taldearen etxea Zizurkilgo Danena kirol elkartean zegoela, bertan egiten zela ere Zizurkilgo Sari Nagusia eta Urkamendi elkarteak urtero egin ohi diola tourreko lehen euskaldunari omenaldi xume zein berezia.

Agian, Zizurkilek duen lotura kontutan hartuta, herritar talde bat aspaldidanik, frantziar pirineotara joan ohi da, txirrindulariak animatzera. Azken urte hauetan, beste taldetxo bat ere animatu da, bidai berezi hau egitera.

Aurtengo urtean, bi taldetxoek, aurrez bazekiten nora zihoazen. Lehen taldea, ostegunean irten zen. 5 laguneko koadrilarentzat, kanpina, lotarako koltxoiak, sukaldea, mahai eta aulkiak, jan edana lepo eta guzti horrekin batera, sukalde eta jangela moduan prestatutako aterpe ederra, eta abar, eraman zituzten.

Bigarren taldea, ostiralean abiatu zen. 8 lagun, horietatik 2, 70 urte baino gehiagokoak. Hauek, besteen aldean, furgoneta alokatu, etapa izango den leku inguruan etxea ere alokatu eta etapa ikusteko, jan edan nahikoa, mahai eta aulki, aterperako karpa, eta abar, jarri zituzten furgonetaren atzealdean.

Noski talde bakoitzak bere kartak, tapete eta ikurrinak ere eraman zituela. Ezinbesteko materiala tourreko etapa batetarako, jejeje.

Lehen taldeak, bere kokapen estrategikoa hartua zuen ostegunetik eta bigarrenak berriz, etaparen egunsentiarekin batera ekin zion portua igotzeari. Gendarmeek ez zieten utzi egun berean igotzen, baina, galdutako mendi pista batetatik, lortu zuten gora igotzea. Bigarren taldekoek ez zekiten zehatz-mehatz non zeuden lehenengo taldekoak, baina, destinoaren patua izanda, furgoneta aparkatu zuten momentuan eta inguruari begirada eman zioten une beran, non elkartuko bi taldeak eta bertan. Ondo ondoan.

Ongi etorri beroa egin zieten lehen taldeak bigarrenari. Denok elkar agurtu ondoren, tortila ederra eta hirugihar bikaina prestatu eta aldarte onean, sagardo eta ardo tragoen baitan, norberak bere abenturak kontatzeari ekin zion.

Bakoitzak bere txokoan bazkaldu eta etapa ikusteko bakoitzak bere kokapena hartu bazuen ere, amaieran berriro elkarrekin eseri, txiste batzuk kontatu eta merienda bikaina egin zuten.

Helburu berberarekin joan ziren. Txirrindularitzaz gozatzera eta euskal txirrindulariez gain, beste txirrindulariak animatzera. Lastima izan zen, euskal taldeko Samuel Sanchezek ez irabaztea, baina, txalotzekoa izan zen Vanendert belgikarraren garaipena eta beste guztien esfortzua ere.

Datorren urtean itzultzeko gogo faltarik ez dutenez, bertan ikusiko direnaren esperantzaz agurtu ziren eta Zizurkilen elkar topo egiten dutenean, Plateau de Beilleko abenturaz mintzatuko diren segurtasunaz, familia argazkia atera zuten".

Argazki-oina:

Zutik: Joxe eta _________, eserita ezkerretik hasita: Anastasio, Iñigo, Alex, Carlos, Jose Ignazio, Juan Mari, Julian eta Miguel Mari. Beheko lerroan: Imanol, Asier eta Iker

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!