Atzokoa, Santio eguna, euritsua izan zen goizetik hasita. Baina egitarauan aurreikusitako ekintza guztiak burutu ziren: beste beste, Udal korporazioak urteroko bisita egin zuen Santio egoitzara klarinetistekin kalejiran. Arratsaldean, bestelako ekintzekin batera, Atari Bizi lehiaketako sariak banatu ziren plazan eta ohiko Soka-Dantza Behartzana pilotalekuan egin zen, Oinkari dantza taldeko eta Udal korporazioko kideek parte hartu zutelarik.
Atari Bizi lehiaketan Julia Aldazek eskuratu zuen balkoirik ederrenaren lehen saria, Maria Jesus Gonzalezek bigarrena eta Xarmant ileapaindegiak patiorik politenaren saria.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!