Santiago Bidearen martxa Andoainera iritsiko da uztailaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 26a, 13:00

Lehenengo martxa egin zenetik sei urte pasa dira eta geroztik, Andoaingo Udalak Santiago bidearen inguruan hainbat ekintza jarri ditu abian: zenbait tokitan bidea berreskuratu da, seinaleztapen berria jarri eta orain dela urtebete erromesen aterpetxea ireki da, besteak beste.

Uztailaren 28ko egitaraua, jarraian:

Martxa honen helburua, Santiagoren barrualdeko bidea ezagutaraztea eta suspertzea da. Bertan edonorrek har dezake parte, uztailaren 26an abiatuko da Irundik eta abuztuaren 4ean aurreikusten da iritsiko dela Harora. Tartean hainbat herri eta leku politak  ikusteko parada izango da, besteak beste, noski, Andoainek eskaintzen dituenak. Gure herrira uztailaren 28an iritsiko da martxa eta bertan egitarau zabala izango dute bisitariek
 
Egitaraua:
 
Uztailak 28, osteguna

12:00: Martxa Andoainera iritsiko dira.
 
13:00: Andoaingo Udaletxeko harrera eta alkatearen agurra.
 
17:00: Plazaola-Leitzarango Bide Berdetik pasiera. Andoaingo herrigunetik hasi eta Otietaraino.
 
17:30: Otietan aurkitzen den Leitzaran bisitarien etxeari bisitaldia. Bertan, uraren interpretazio zentrua eta arrantza eskola ikusiko dutelarik.
 
19:30: Lizarkolako kanaletik Andoainera buelta.
 
20:30: Andoainen afaria.
 
22:00: Gaua igaroko dute Andoaingo erromesen aterpean eta Arrate pilotalekuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!