Egun euritsua izan zen Santiotako lehena. Herritarrak, ordea, festarako gogoz zeuden eta giro ona nagusitu zen eguerditik hasita. 500 lagunetik gora bildu zen Txermingo ikastola azpian bazkaltzeko. Bazkalondoan, Zozongo batukada taldeak pil-pilean jarri zuen giroa, Berdura plazaraino kalejira egin zuelarik bazkariko kideekin batera. Futbito txapelketako finala Zipoteen Erreinua taldeak (ZE) irabazi zuen, Antitodo taldearen aurka. Gaueko danborradan, ohi denez, herritar askok hartu zuen parte. Euria gogoz egin bazuen ere, giro ona nagusitu zen egunean bezala gauean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!