Gaur eguerdiko 12:00etan hasi dira uztailaren 31ra bitarte luzatuko diren Santio festak. Etxerat elkarteko kideek bota dute aurtengoan jaiak iragartzeko suziria, xirimiria lagun izanagatik, Errebote plaza jendez gainezka zegoela. Ondoren, erraldoi eta buruhandiak abiatu dira kalez kale, klarinetistek lagunduta.
Eguraldi petralaren ondorioz, gaurko hainbat ekintza lekuz edota egunez aldatuko dira: Esaterako, herri bazkaria Errebote plazan beharrean Txermingo ikastola azpian izango da. Pilota txapelketa ostegunera atzeratu da eta sanda erakustaldia bertan behera geratu da. Jarraian gaurko egitaraua. (Gainerako egunetakoa agenda atalean, egunez egun):
*Epe laburrean jarriko da txupinazoko bideoa ikusgai webgune honetan.
Argazkiak