Santio festen bezperan, 'Gartxot, Itzaltzuko bardoa' ikuskizuna eskaini zuten atzo gauean Amasa-Villabonako ia ehun herritarrek Plaza Berrian. Emanaldi ederra izan zen, talde ugarik parte hartu zutena. Herritar asko gerturatu zen ikusle gisa ere. Txalo zaparrada luzea jaso zuten parte hartzaileek. Eguraldiak juxtu baina eutsi egin zion. Festen bezpera dotorea.
*Epe laburrean jarriko da ikusgai emanaldiko bideoa webgune honetan.