Uztailaren 13an 39 laguneko taldea irten zen Urnietatik , Tourra zuzenean jarraitzeko asmoz. Gehienak urnietarrak, baina tartean baziren andoaindarrak eta hernaniarrak ere. Luz Ardiden eski estazioko parajeetan jarraitu zuten uztailaren 14ko etapa, frantziarrentzat jai eguna. Eta, aurten, zeresanik ez euskaldunentzat ere. Euskalteleko Samuel Sanchezek irabazi baitzuen etapa, hamar urte atzera eginez Laisekak toki berean garaipena lortu zuen bezalaxe. Urnietarrek etaparen azken metroak jarraitzeko aukera izan zuten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!