Antzerki udalekuen bigarren txandarako epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 22a, 14:27

Antzerkiaren inguruan udako aisialdia osatzeko eskaintza egin zuen Udalak. Eta apostua, zinez, ondo atera da. Hain ondo, abuztuaren amaieran bigarren txanda osatzeko deialdia egitea erabaki duela. Antolatzaileak pozarren daude lehen txandak izan duen harrera onarekin. Kopuruan eta parte hartzean arrakastatsua izan dela diote.

Sarobek bigarren txanda bat antolatuko du abuztuaren 22tik eta irailaren 2ra arte. Izen ematea  dagoeneko zabalik dago. Azken eguna abuztuaren 15a izango da. Sarobera bertaratuz edo sarobe.info gunean izena eman daiteke.

Lehen txandarekin oso pozik daude antolatzaileak
Antzerki udalekuen amaiera borobila izan da. Parte hartu duten gazteek beraiek sortutako antzezlana taularatu zuten, ostiralean. Bertaratu ziren herritar, lagun eta senideek egun hauetan egindako lanarekin gozatzeko aukera izan zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!