Abuztuak 15, astelehena
10:00 IX. San Roke kros igoera Gaztañaga sagardotegian hasita. Izen ematea ordubete lehenago irekiko da, edota herrikrossa.com webgunean. Hamaiketakoaz gain, igotzaileen artean afariak eta sariak zozketatuko dira.
Abuztuak 16, asteartea
SAN ROKE EGUNA
Jaia Buruntza mendi magalean ospatuko da. Bertan, pintxoak eta edariak salgai egongo dira.
11:30 Meza auzoko hildakoen alde. Ondoren Arruti eta Beloki trikitilariak, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariak. Jarraian, toka eta boloak.
14:00 Auzotarren bazkaria aterpean; bertan, trikitilarien eta bertsolarien saioa izango da. Ilunabarrean, gazte taldearen jaitsiera trikitilarien laguntzarekin.
21:00 Koadrila afaria Ontzan.
Abuztuak 20, larunbata
OILASKO BILTZAILEEN EGUNA
06:00 Oilasko biltzaileak Buruntza auzoan barrena ibiliko dira. Trikitilariak Beloki eta Arruti.
14:30 Oilasko jokoa. Ondoren, gazte bazkaria.
21:00 Bertso afaria Gaztañagan. Andoni Egaña eta Jon Maia. Trikitilariak: Elustondo anai-arrebak.