Goiburuko jaiak suziriekin hasi eta igandera arte luzatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 22a, 14:11

Gazteen ospakizunarekin jaiak hasi dira Goiburun.

Egitaraua:

Uztailak 31, igandea
Gazte eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera baserriz baserri.
14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria, trikipoteoa.

Abuztuak 2, asteartea

22:30 Suziriak, jaiei hasierako kanpaiak.

Abuztuak 3, asteazkena
Zaharren eguna

12:00 Meza abesbatzarekin. Ondoren Baltzola trikitilariak.
14:00 Zaharren bazkaria. Arratsaldean zehar Baltzola trikitilariak.

Abuztuak 5, ostirala
21:00 Auzo afaria. Txartelak salgai San Estebanen eta Txertotan, Uztailaren 31 arte 27 euro. Handik aurrera 32 euro. Gau giroa alaitzeko Ingo al deu.

Abuztuak 6, larunbata
09:30 Malkar krossean izen ematea.
10:30 VII. Malkar krossa.
17:00 Ardien ile moztaileak eta VII. artzai txakur txapelketa.
Ondoren desapiyua Andoaingo gazteen artean. Arratsaldean haur txokoa.
23:00 3gabe2 goizalderarte.

Abuztuak 7, igandea
12:30 Pilota eskolako gazteen arteko partidak.
17:30 Sagardo probaketa. Jateko auzotarren patata tortilak eta Andoaingo talogileak.    Sagardogileak: Sarasola, Mizpiradi, Zabala, Otsua Enea, Gaztañaga, Aburuza, Kalonge, Eguzkitza, Etxeberria eta Larrarte. Baltzola anaiak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!