Argazkilaritza tailerra Gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uztailaren 15a

Gaztelekuak argazkilaritza tailerra antolatu du. Profesional baten eskutik, estudioko argazkiak ateratzen ikasteko lehen pausuak emateko aukera eskainiko da, bi orduko ikastaroan.

Eguna: Uztailak 20, asteazkena

Ordua: 16:00etan

Prezioa: 9 euro

Izen-ematea: Gaztelekuan (Katea Etxea)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!