Arratsaldeko 18:00etan zabalduko dira Garagardo azokako ateak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 14a, 15:47

Irrintzi elkarteko kideek guztia prest dute Txermingo ikastola azpian. Gaur arratsaldeko 18:00etan zabalduko dituzte XV. Garagardo azokako ateak. Ostegunetik igandera, beraz, garagardo mota ezberdinak nahiz jaki ugari dastatzeko aukera izango da, 18:00etatik aurrera. Giro ona ziurtatuta dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!