Udaleko eta herriko elkarteetako ordezkariek osatutako jai batzordeak ostegun honetan -uztailak 14- bigarren bilera egingo du, 2011ko Sanmiel jaietako egitaraua osatze aldera. Lekaion ipinita dago hitzordua, 19:00etan hasita. Aurtengo Sanmiel jaiak irailaren 28an hasiko dira eta urriaren 2ra arte luzatuko dira. Aurreko asteburuan hainbat ekitaldi burutuko da; besteak beste, irailaren 23an Txanbolin eta Anabasak antolatuta, Xabier Leteri omenaldia egingo zaio Egape ikastolako pilotalekuan.