Urnietako Gobernu taldean hiru alderdiak ordezkatuta izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Horrela erabakita geratu da gaur burutu den ez ohiko batzarraldian, Mikel Pagola alkate modura aritu den lehenengo plenoan. Gobernu taldeko kideak hauexek izango dira:

  • Mikel Pagola (EAJ), alkatea.
  • Maribel Vaquero (EAJ), lehen alkate-ordea.
  • David Rosco (EAJ), bigarren alkate-ordea
  • Andoni Urbistondo (Bildu), hirugarren alkate-ordea.
  • Herme Gonzalez  (PSE-EE), laugarren alkate-ordea.

Eztabaidagaien artean, Udal batzorde ezberdinen osaketa eta horien ordezkaritza izan dira. Alkatearen soldata ere erabaki da, hori izango baita oraingoz liberatu politiko bakarra. 

Bideoa (batzorde banaketa eta ordezkarien izen-abizenak)

Jarraian, bestelako erakundeetarako ordezkarien izen-abizenak:

San Marcos:
Mikel Pagola eta Herme Gonzalez.
Bozketa: EAJ eta PSE alde. Bilduk abstentzioa.

Añarbe:
Mikel Pagola.
Bozketa: EAJ eta PSE alde. Bilduk abstentzioa.

Behemendi:
Mikel Pagola.
Bozketa: EAJ eta PSE alde. Bilduk abstentzioa.

Egape:
Mikel Pagola.
Bozketa: EAJ, Bildu eta PSE alde.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!