XXXI. Santio Kros Herrikoia antolatu du Zunbeltz elkarteak uztailaren 25erako. Elkartearen parean izango du abiapuntua lasterketak, eta honakoak izango dira parte hartuko duten kategoriak eta bakoitzaren irteera ordua zein burutu beharreko ibilbidea:
-Benjaminak 10:30ean; Zunbeltz inguruko ibilbidean buelta txiki bat.
-Alebinak 10:45ean; Zunbeltz inguruko ibilbidean bi buelta txiki.
-Infantilak 11:00tan; ibilbide nagusiari buelta bat, 2,5 km.
-Kadeteak 11:00tan; ibilbide nagusiari buelta bat, 2,5 km.
-Juniorrak 11:00tan; ibilbide nagusiari bi buelta, 5 km.
-Proba nagusia eta beteranoak 11:00tan; ibilbide nagusiari hiru buelta, 7,5 km.
Sarituak kategoria bakoitzeko lehenengo gizonezkoa eta emakumezkoa izango dira.
Antolakuntzak ez ditu gerta daitezkeen istripuen ondorioak bere gain hartuko, eta parte hartzaileei lasterketa baino lehen osasun azterketa egitea aholkatzen die, "kirol ekintzaren arriskua norberaren gain baitago". Bestetik, lasterketak iraun bitartean (ordubete gutxi gorabehera), kaleak auto, kamioi zein autobusentzat guztiz itxita egongo dira.
Zunbeltz elkarteak Villabonako Udalaren babesarekin antolatu du XXXI. Santio Kros Herrikoia.