Eguzkitan blai udaleku irekiak, matrikula epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uztailaren 8a

Uztailaren 12a arte irekita dago Urnietako Udalak antolatutako abuztuko Eguzkitan blai udaleku irekietan matrikulatzeko epea

Udalekuak abuztuaren 1ean hasiko dira, eta 31n amaitu. Ordutegia 09:00-13:00 izango da.

Parte hartu dezakete 1999-2007 urte bitartean jaiotakoek.
Taldea osatzeko gutxienez 8 haur matrikulatu behar dira, eta gehienez 18.

Matrikularen prezioa:

  • Banakoa   85,50 euro
  • Familiarra (2 neba-arreba)   77,00 euro
  • Familia ugaria (3 neba-arreba edo gehiago)   68,50 euro

 
Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan.