Sanferminetako entzierroa Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko uzt. 7a, 15:40

Uztailak 7, San Fermin eguna. Jantzi zuriak soinean eta zapi gorria lepoan, 'Oporretan Euskaraz' ekimeneko gaztetxoek goiz polita izan dute gaurkoa. Errebote plazaraino etorrita, entzierroa egin dute Kale Nagusian barrena. Nahikoa korri eta salto egin ondoren, hamaiketakoaren txanda iritsi da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!