Jostailuak, jazkiak, liburuak, aldizkariak, elektra tresnak… denetik ikusi ahal izan zen azokan, eta modu onean gainera.
Ione Gozalo, Nagore Huizi, Leila Txueka eta Mara Lasak osatutako laukoteak jarri zuen mahaian jostailuak izan ziren nagusi. “Etxean toki asko okupatzeaz gain ez genituen erabiltzen eta gure amek errieta egiten ziguten. Horregatik, azoka honetaz baliatu gara jostailu horiek denak bildu eta salgai jartzeko”. Denetik saldu zuten larunbatean, baina zenbait objetuek aparteko arrakasta izan zuten. “Jokoak, liburuak, pelutxeak eta barby panpinak saldu ditugu bereziki. Barbyen kasuan, bi eurotan jarri ditugu normalak, eta bost eurotan barby andregaiak, horiek dotoreagoak direlako”. Guztira 150 euro bildu zituzten.
Etxeberrietas Existe elkartekoak ere azokan postua jarri zuten. Berziklapenaren aldeko apustua egiteaz gain, Etxeberrieta auzoko beharrei erantzuteko dirua biltzea izan zuten helburu; 300 bat euro jaso zituzten, hainbat elektra tresna saldu eta gero.