- 11:30 Zumea plazatik oinez, Ortzaikako karobira abiatuko dira. Bidean, Aupa Kaletxiki txarangak musika joko du.
- 12:00 Ortzaikan, Joxe Paulo Usandizaga gogoratzen duen oroitarria ipiniko da, eta Burdina taldeko kide Ixiar Orejak, Jose Ramon Berrondok eta Joseba Salbadorrek hitza hartuko dute, besteak beste.
Ekitaldian zehar txalapartariek, bertsolariek, trikitilariek eta txarangak beren emanaldia egingo dute. Bukaeran, hamaiketakoa eskainiko zaie bertaratutako guztiei.
SORTZAILEETAKOA
Burdina taldeko kide den Xabier Arruti Txankak gogoratu duenez, “Jose Paulo Usandizaga Burdina taldea 2002an eratu zuten zortzi pertsonetako bat izan zen”.
Usandizagaren lanerako jarrera azpimarratu du Arrutik: “Erakundeetatik laguntzarik jasotzen ez zen hasiera haietan, bera zen lehenengoa prestatzen zena aitzurra eta hamaiketakoa eramatera etxetik hartuta”. Burdinako kide bezala hitz gutxitan definitu beharko balu, Arrutik ez du zalantzarik azaltzen “langilea, alaitsua, eta umoretsua zen, eta lana eta ondo pasatzea uztartzen bazekien kidea izan zen beti”.