Herrian bertan merkatari, ostalari eta zerbitzu elkartea martxan jartzeko bilera egingo dute asteazken honetan Lekaion, 20:30tik aurrera. Dagoeneko elkartea osatzeko pausoak eman dituzte eta horien berri eman nahi die gainerako merkatariei.
Sustatzaileak
Andoaingo Salkin elkartearen pareko elkartea sortu nahi dute Urnietan ere. Eta Urnietan lehen pauso horietan sustatzaile lanetan dabiltzan dendari eta merkatariak hauexek dira: Muazpi harategia, Toñi frutadenda, Itsaspe, Iturbe altzariak, Bikain kafetegia, Islada inpresio digitalak, Guria kafetegia, Egur disco bar, Xauxar taberna, Goimendi garagardotegia, Ikasmin akademia, Plakodur, Txoko polit, Eder liburudenda, Amaiur taberna eta Trazos ileapaindegia.