10:30 Asteasuko auzoen arteko futbol torneoa. Taldeak: Kalea, Elizmendi, Goiballa eta "Moraleja berria".
16:30 Karta txapelketak frontoian. Mus Txapelketa herrikoia (16 urte arte / 16 urtetik aurrera) * 15:45 - 16:15 Izen-ematea * 16:20: Zozketa * 16:30: Txapelketaren hasiera.
Txintxon txapelketa herrikoia (16 urtetik gorakoentzat).
18:00 Zezen txiki eta poneyak.
19:30 Aitzondo txirrindulari elkarteak antolatuta, Asteasuko pala txapelketaren finala frontoian.
23:30 Musika kontzertuak herriko plazan: ZE ESATEK!, Kozka eta Luz de putas taldeekin.
Uztailak 3, igandea
11:00 Pilota jaialdia. Asteasuko esku pilota txapelketako finala:
-Alebinak: Oier Arzamendi-Iker Elizegi
-Jubenilak: Labaka (Albistur) eta Iruretagoiena (Asteasu) / Mujika (Tolosa) eta Elustondo (Berrobi).
-Afizionatuak: Xabi Urbieta (Asteasu) eta Galarraga (Bidani) / Jon Urbieta (Asteasu) eta Telletxea (Albistur).
Ondoren, sagardo dastaketa plazan (sardinak eta txorixoarekin), ondorengo sagardotegiei esker: Aburuza, Etxeberria, Sarasola eta Zabala.
18:00 Herri kirolak Ibargaingo soroan: Asteasuko taldeen arteko lehia.
Ondoren, Joxe Mendizabalekin erromeria.