XXIII. Rikardo Arregi Kazetaritza sariak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

“Xabier Lete gogoan”  izenburupean burutu da aurtengo sari banaketa ekitaldia. Kike Amonarriz izan da aurkezlea eta saioa girotzeko Antton Valverde pianoan eta kantari aritu da. Hauexek aurtengo saridunak:

  • Ohorezko Aipamena: Miren Jone Azurza eta Ignazio Arregi.
  • Aitormen berezia: Erlea literatura aldizkaria, Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duena.
  • Kazetari Berria Saria: Gaztezuloko Igone Fernandez. 3.000 euro, Xabier Laka eskultorearen oroitikurra eta agiria.
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Berriako Ainhoa Oiartzabal. 4.000 euro eta agiria.
  • Sari Nagusia: Goiena komunikazio taldea. 9.000 euro, Xabier Laka eskultorearen oroitikurra eta agiria.

Argazkiak

Bideoak: Amaiera, kantuan | Ainhoa Oiartzabal | Bernardo Atxaga

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!