Segurtasun pribatuko agenteak udal eraikinetara sartzeari buruzko hitzarmen proposamena
Andoainen, 2011ko uztailaren lean
BILDURIK
Batetik, Ana Carrere andrea, Andoaingo alkatea.
Bestetik, Estanislao Amuchastegui Arregui jauna, PSE-EE taldeko bozeramailea eta María Asunción Guerra Alonso andrea, PP taldeko zinegotzia.
AZALDU DUTE
Alkateak 2011eko ekainaren 15ean idatzi bat bidali zuela, segurtasun pribatuko agenteak udal eraikinetan sartzea debekatuz, eta idatzi horren ondorioz, hainbat bilera egin direla bi aldeen artean.
Bilera horien ondorioz, behean sinatzen dutenek,
HITZARTU DUTE
Lehena.-Udaletxera sartzeari dagokionez:
Segurtasuneko agente bat Udaletxera sartu ahal izango da, eta dagokion udal bulegoa ikuskatu ahal izango du. Behin segurtasuna egiaztatu ondoren, eraikinetik atera eta eraikinetik kanpo egongo da.
Bigarrena.-”Ambrosia Olabide” Gizarte Zerbitzuen Egoitzara sartzeari dagokionez: Segurtasuneko agente bat egoitzara sartu ahal izango da, eta zure talde politikoari esleitutako bulegoa ikuskatuko du. Behin segurtasuna egiaztatu ondoren, ondoan dagoen bilera-gelan egon ahal izango da. Bilera-gela okupatuta egongo balitz, eraikinetik atera eta eraikinetik kanpo egongo litzake.
Hirugarrena.-Gainerako udal eraikinetara sartzeari dagokionez: Segurtasuneko agente bat udal eraikinera sartu ahal izango da, eta dagokion udal bulegoa ikuskatu ahal izango du. Behin segurtasuna egiaztatu ondoren, eraikinetik atera eta eraikinetik kanpo geratuko da.
Laugarrena.-Hitzarmen hau indarrean egongo da udal eraikinetarako sarbidea arautzen duen protokolo egokia prestatu bitartean.
Hitzarmen hau irakurrita, eta bertan jasotakoarekiko adostasuna erakusteko, aldeek sinatu egin dute, bi aletan eta ondorio bakarrarekin, goian adierazitako lekuan eta datan.
Sinatatzaileak:
Alkatea: Ana Carrere
PSE-EEko bozeramailea: Estanislao Amutxastegi
PPko zinegotzia: Mª Asuncion Guerra