Zaharrak berrituz, bigarren eskuko azoka larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 30a, 14:32

Larunbat honetan, uztailak 2, Zaharrak Berrituz bigarren eskuko objektuen zazpigarren azoka antolatu dute Zumea plazan, 10:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, 32 postu ipiniko dituzte, zeinetan, bigarren eskuko objektuak salgai ipiniko diren. Besteak beste, arropa, liburuak, diskoak, erabiltzen ez diren objektuak.

Postu gehienetako saltzaileak andoaindarrak izango direla ere adierazi dute. Azoka horretan bertan  ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzeko postua ipiniko da. Mahaietako batean Co2 isurketak murrizteko kanpaina egingo da. Postu horretan, landatzeko interesa duen edonori zuhaitz bat oparituko zaio.

Uztailak 2, larunbata
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!