Organo kontzertua eta Dantza-Soka Elizmendin San Pedro egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 29a, 17:12

San Pedro elizako organoaren mendeurreneko kontzertu nagusia ospatu dute gaur goizean Asteasuko jaien barruan. Meza nagusiaren baitan emanaldi berezia eskaini dute Aita Donostia abesbatzak, Izadi soka laukoteak eta Gerardo Rifón organo-joleak. Felipe Gorritiren 'Meza, Re Nagusian' izan da interpretatu duten obra, Jabier Alberdiren zuzendaritzapean. Ondoren, dantzariek Dantza-Soka dantzatu dute eliz atarian eta hamaiketakoa ere egin ahal izan dute bertaratuek.

Bideoa: Ekainak 28, Txupinazoa

Argazkiak: Ekainak 29, San Pedro egunekoak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!