Sorginaren jaitsiera, euritan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 29a, 11:23

Atzo iluntzean, Sorginaren jaitsierarekin batera, jaiak iragartzeko txupinazoa bota zuten Pili Legarra alkateak eta eskolako guraso elkarteko hainbat kidek, Asteasuko udaletxeko balkoitik. Euriak ez zuen jaien hasierako ekintzak luzitzen lagundu, baina hala ere, herritarrak festarako gogoz ageri ziren. Gaur, uztailak 29, San Pedro eguna. Ekintza ugari izango da egun guztian zehar. Besteak beste, organoaren mendeurreneko kontzertua nahiz Soka-Dantza, Elizmendin.

Sorginaren jaitxiera eta txupinazoko argazkiak

Sanpedrotako egitaraua, osorik

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!