Erreportari Gaztea Sariaren XIV. edizioko sari banaketa ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 28a, 15:57

Ana Carrere eta Aitziber Rodriguez Udal ordezkariak bertan zirela, Erreportari Gaztea Sariaren XIV. edizioko sari banaketa ekitaldia burutu daohi bezala Gazte Lokalean.

Hauexek irabazleak:

1.saria
"Ez da gai erraza, baina naturaltasunez eta objektibotasun handiz tratatu du egileak. Bikain egituraturiko erreportajea da, eta hasiera beretik zintzotasun osoz adierazten da erreportajearen helburua".
Sariduna: Josu Iraola Truchuelo.
Saritutako lana: Energia nuklearra.
Saria: 360 euro, diploma eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra.

2.saria
"Gazte eta gaztetxoentzat oso erakargarri den kontu bati, bidaiatzearenari zehatz esanda, ikuspuntu asko eta ezberdinetatik begiratzen dio egileak. Dibertsioak, jende berria eta bizimodu diferentekoa ezagutzeak, besteekin harremanak izateak norberaren izaerari dakarzkion onurak... mundua ezagutuz eta bidaiatuz eskura dauden elementuak aztertzen dira erreportajean".
Sariduna: Julen Zalakain Ancin.
Saritutako lana: Dibertituz eta ikasiz, mundua ikusiz.
Saria: 180 euro eta diploma.

3.saria
"Gaiak oso egunekoa izaten jarraitzen du, aktualitate handikoa Euskal Herrian eta hainbat herrialdetan. Drogaren inguruko gorabeherak ditu aztergai erreportaje sarituak. Oso gertuko datuak ematen dira erreportajean, eta erreportaje bete-betea izateko baldintza guztiak betetzen ez baditu ere, bikain landutako elementuak atzematen dira".
Sariduna: Paula Gallego del Hoyo eta Sheila Covelo Rodrigues.
Saritutako lana: Drogak.
Saria: 90 euro eta diploma.

Aipamen berezia
"Gai zaila, baina batere morborik gabe aztertzen du egileak erreportaje honetan. Informazio zabala eta baliosoa ematen du saritutako idazlanak, eta gazteek dituzten galdera eta kezkei erantzuten die".
Sariduna: Ane Amutxastegi Jauregi eta Maider Urkola Gorostegi.
Saritutako lana: Panpin huts zertarako?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!