Haurren egunarekin hasi dira Asteasuko Sanpedroak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 28a, 15:21

Gaur goizean, haurrei zuzendutako ekintzekin abiatu dira Asteasuko Sanpedroak.  10:00etan jaien hasierako haurren txupinazoa bota ondoren, krosa, marrazki lehiaketa eta jolasak izan dira herrian. 14:00etan haurren bazkaria izango da plazan eta ondoren, haur parkean jolasean jarraitzeko aukera izango dute. Iluntzeko 20:30etan, Asteasuko udaletxeko balkoitik txupinazo nagusia jaurtitzearekin batera, Sorginaren jaitsiera egingo da. Gaueko 23:00tan bertso saioa izango da frontoian Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jon Maia, Jexux Mari  Irazu eta Amaia Agirre bertsolariekin. Ondoren, Jon Ostolaza eta Aitzol Txapartegi trikitilariak kalez kale ibiliko dira. 

Haurren eguneko argazkiak  /  Jaietako egitaraua, osorik

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!