Aizkardirekin Pirinioetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 28a, 12:03

Uztailaren 10ean, Aizkardi mendi taldeak trabesia antolatu du Pirinioetara: Canfranc-Collarada-Villanua ibilbidea, hain zuzen.  Uztailaren 9an Villanuara abiatu, han gaua igaro eta 10ean Canfrancetik ekingo diote ibilbideari. Ip bailaratik egingo dute gora, 2883 metroko Collarada tontorrera igotzeko. 20 kilometroko ibilbidea izango da eta anatolatzaileek 9 ordu beharko direla aurreikusten dute. Izena emateko: 649 717 182 (20:00-22:00) edota Aizkardi elkartean, uztailaren 7a baino lehen. Irteera uztailaren 9an izango da, 19:00etan Olaederra aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!