Horregatik, homosexualen kolektiboari dei egiten diogu, gehiengoak hautatzen ez duen aukera sexuala libreki bizitzeko eta adierazteko askatasuna aldarrikatu dezan eta, gainera, aukera horren aurrean, pertsona orori errespetua exiji diezaion, onarpenarekin bakarrik konformatu gabe.
Hori horrela, ekainaren 28an, arrosa koloreko triangelua jarriko da Udaletxeko balkoian, gay, lesbiana eta transexualen sinbolo gisa.
Arrosa koloreko triangelua Bigarren Mundu Gerran erabili zen, nazien kontzentrazio eremuetan gay eta lesbianak bereizteko. Gaur egun, sarraski hura gogora ekartzeko eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da.
Era berean, herritar guztiak egun honen inguruan egingo diren ekitaldi desberdinetan parte hartzera animatzen ditugu: hitzaldiak, jaiak, erakusketak,... eta, baita ere, azken 32 urteetan bezala, ekainak 28, arratsaldeko 19.30ean Donostiako Boulevardean egingo den manifestazioan.
ANA CARRERE ZABALA
ALKATEA